1. SEKUENTZIA

 

1. JARDUERA

 

Hiru bidaia desberdinei buruzko testuak dituzu. Irakurri baino lehen, idatzi beheko kuadroan zure ustez testuetan ager daitezkeen hitzak:

 


 

 


2. JARDUERA

 

Irakurri arretaz ondorengo testuak eta osatu hurrengo koadroa:

1.      TESTUA

Erroma

 

Apirilaren 9tik 13 arte (Aste Santua)

Iraupena: 5 egun.

Prezioa: 97.600 pzta. pertsonako.

(logela bikoitzean)

Banako logelako gehigarria: 29.000 pzta.

Bidaia egiteko taldeak 45 pertsonatik gorakoa izan behar du.

Aireportuko tasak ez daude barne.

Beharrezko dokumentazioa: E.N.A.

 

2. eguna ERROMA

Hoteleko egonaldia, ostatua eta gosaria. Goizean, hiritik ikustaldi panoramikoa: Koliseo, Veneziako Enparantza, etab. Arratsaldea, libre.

3. eguna ERROMA

Hoteleko egonaldia, ostatua eta gosaria. Egun osoa, libre.

4. eguna ERROMA

Hoteleko egonaldia, ostatua eta gosaria. Egun osoa, libre.

5. eguna ERROMA

Gosaria. Aireportura eraman eta Bilborako hegazkina hartu. Sondikara heldu eta autobusez TERMIBUSeraino (Gurtubay kalea 1, Bilbo), garraiatu.

BIDAIAREN AMAIERA.

 

Ibilbidea

1. EGUNA BILBO - ERROMA

BILBOtik Sondikara autobusez. Autobusa TERMIBUStik,  (Gurtubay kalea 1), abiatuko da. Aireportuan, ekipaia fakturatu eta Erromaraino hegaldi berezian. Heldu eta RIPA HOTELERA **** garraiatu. Bertan ostatua.

 


 

 

 


2. TESTUA

Lisboa EXPO´98

 

Ekainaren 3tik 7 arte

Ekainaren 10tik 14 arte

Iraupena: 5 egun.

Prezioa: 96.350 pzta. pertsonako.

(logela bikoitzean)

Banako logelako gehigarria: 18.000 pzta.

E.N.A. eramatea, derrigorrezkoa.

Bidaia egiteko, gutxienez 30 pertsona behar dira.

Aireportuko tasak, prezioan barne.

 

 

2. eguna LISBOA

Hotelean, ostatua eta gosaria. Expo-ra eraman eta han bertan egun osoa eman. Hotelerako itzuli, nor bere kasa.

 

3. eguna LISBOA

Hotelean, ostatua eta gosaria.

 

4. eguna LISBOA

Hotelean, ostatua eta gosaria.

 

5. eguna LISBOA

Gosaria hotelean. Bazkaldu ondoren, aireportura garraiatu eta  17:50ean, IB-3103 hegaldian Madrilerantz irten eta 19:55ean heldu. Hegazkinez aldatu eta IB-448 hegaldian 21:10ean irten, BILBOra 22:00etan heltzeko. Handik TERMIBUSera eraman.

BIDAIAREN AMAIERA.

 

Ibilbidea

1. eguna BILBO - LISBOA

Irteera: autobusez 07:30ean TERMIBUSetik, (Gurtubay kalea 1, Bilbo), Sondikako aireporturaino. Bertan, goizeko 08:55ean IB-437 hegaldian Madrila abiatu. Goizeko 09:55ean, Madrila heldu eta hegazkinez aldatuta, eguerdiko 12:20an, IB-3126 hegaldian Lisboara. Lisboara, tokiko 12:30ean iritsi eta Zurique HOTELera ****(Goi mailakoa) eraman. Arratsaldean hiritik ikustaldi panoramikoa. Ostatua.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

3. TESTUA

 

Paris (Argi-hiria)

 

Apirilaren 9tik 13 arte (Aste Santua)

Iraupena: 5 egun.

Prezioa: 62.000 pzta. pertsonako.

(logela bikoitzean).

Banako logelako gehigarria: 35.000 pzta.

E.N.A. eramatea derrigorrezkoa.

Bidaia egiteko, gutxienez 45 pertsona behar dira.

 

2. eguna PARIS

Hoteleko egonaldian ostatua eta gosari kontinentala. Goizean, Hirigune Historikoari bisita. Arratsaldea, libre.

 

3. eguna PARIS

Hotelean, gosaria eta alojamendua. Goizean, ibilaldia Hirigune Modernoan. Arratsaldea, libre.

 

4. eguna PARIS

Hotelean, alojamendua eta gosaria. Egun osoa libre.

 

5. eguna PARIS

Gosaldu ondoren, autobusez Bilboraino. BIDEAN, bazkaltzeko astia (bazkaria ez dago barne). Iluntzean, TERMIBUSera (Gurtu­bay kalea 1, BILBO) heldu.

BIDAIREN AMAIERA.

 

Ibilbidea

1. eguna BILBO - PARÍS

Irteera 08:00etan autobusez TERMIBUStik, (Gurtubay kalea 1, BILBO). BIDEAN, BAZKALTZEKO ASTIA (bazkaria ez dago barne). Iluntzean Parisko hotelera heldu: MERIDIEN MONTPARNASSE ****  (Goi mailako hotela).

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Nora

Garraiobidea

Hoteleko egonaldi-mota

Hotelaren maila

Prezioa

Ekintzak

Bestelakoak

 

Kulturalak

Aisialdirakoak

1. TESTUA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2. TESTUA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

3. TESTUA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

3. JARDUERA

 

 

Aurreko testuen antolaera kontuan hartuz, osatu ondorengo eskema, lauki bakoitzean dagokion izenburua eta gaia adieraziz.