3. SEKUENTZIA

 

Bidaiaren helmuga erabaki duzue, gero arau batzuk onartu dituzue, beraz biaia martxan dago. Baina burutu ahal izateko E.N.A. edo pasaportea behar izango duzue, baita gazteentzako zenbait txartel ere. Hauen bidez garrantzizko beherapenak lor ditzakezue. Ikus dezagun zer egin behar den dokumentu hauek eskuratzeko.

 

1. JARDUERA

 

Gehienetan eskabide bat bete, gero dagokion lekuan aurkeztu eta, azkenik, eskatutakoa jaso behar izango duzu.

Eskaera erraztearren, erakundeek inprimaturik dauden idazkiak eskaintzen dituzte. Eskatzaileak, kasu hauetan, eskabidea burutzeko inprimaki hori bete behar izango du.

Badakizu zer den formulario bat? Azal ezazu laburki ondoko lauki honetan:

 


 

 


Zein datu-mota eskatzen ohi dira formularioetan?

 


 

 


Orain saia zaitez hurrengo orrialdean aurkituko duzun formularioa betetzen:

 

1.      TESTUA

 


 

 


2. JARDUERA

 

Zein zailtasun aurkitu duzu inprimakia betetzerakoan?

 


 

 


Ohartu bazara, egileari ez zaio beharrezkoa iruditu inprimakia betetzeko zer egin behar den azaltzea, ezta zertarako balio duen esatea ere. Horrela egitearen zergatiak emango zenituzke?

 


 

 


Askotan, ordea, ez da horrela gertatzen, egileak pentsatu baitu idazkia konplituko duen pertsonak arauak edo argibideak behar dituela burutu ahal izateko. Adibidez, hurrengo orrialdeko testuan gertatzen den bezala. Irakur itzazu eta, aldi berean, 23.eta 24.orrialdeetan ezagutzen ez dituzun hitz guztiak, idatzi hiztegian bilatu ondoren, beren esanahiak adieraziz. Azkenik, 25. orrialdean bildu inprimaki guztietarako baliogarriak iruditzen zaizkizunak.

 

2.      TESTUA

 


 

 


Gogora ezazu orain aurreko sekuentzian ikasitakoa eta erantzun iezaiezu ondoko galdera hauei:

Jarraibideak argiak direla uste duzu?

 


 

 


Zenbait hitz letra larriz idatzita agertzen dira, beste batzuk, ordea, azpimarraturik. Honen zergatia azalduko zenuke?

 

 


 

 

 


3. JARDUERA

 

Hurrengo orrialdean bete ezazu inprimakia, oraintxe irakurri dituzun argibideak kontuan hartuz.

 

3. TESTUA

 


 

 


4. JARDUERA

 

Ondoren nortasun agiria eskatzeko inprimakia daukazu, eta dagozkion jarraibideak. Bete ezazu eta kontuan hartu ongi burutu ahal izateko garrantzitsua dela argibideak irakurtzea eta jarraitzea.

 

4. TESTUA

 


 

 


5. TESTUA

 

 


 

 


5. JARDUERA

 

 

Berriro irakur ezazu 2. sekuentziako 1. testua eta egiaztatu ea han ezartzen diren arauak azken bi hauetan betetzen diren ala ez. Ondoren egin ezazu idazki laburra, atera duzun ondorioa argudiatuz.

 

 


 

 


Hiritar identifikazioaren arloarekiko zer ikusia duten inprimakiez gain, beste eremu batzuetan ere antzeko idazkiak erabiltzen dira, adibidez, merkataritza-harremanetan edo aldizkari baten harpidetza burutzerakoan. Aisiaren arloan, inprimakiak kunplituko ditugu kiroletako klub baten bazkide izan nahi badugu. Banketxeekiko harremanetan; eskolako eremuan ere matrikula egiten dugun bakoitzean; gutun bat bere helmugara iristen dela ziurtatu nahi dugunean Postetxearen eremuan mugituko gara, etab.

Beste era batera esanda, gure gizartean badakigu helduaroan gaudela bete behar dugun inprimaki-kopuruagatik.

 

6. JARDUERA

 

 

Aurrezki kutxa batean kontua zabaltzea erabaki duzuenez, itundutako diru-kopurua astero bankuan sartzeko zer egin behar den ikasiko duzue, beraz, ikus dezagun inprimaki hauek nola bete. Osa itzazu:

 

6. TESTUA

 


 

 


7. TESTUA

 



 

 


Beste batzuetan dirua atera behar izango duzue eta horretarako inprimaki ezberdinak beteko dituzue. Egin itzazu:

8. TESTUA

 


 

 


9. TESTUA

 


 

 


Gogoan izan hitz ezezagunak eta beren esanahia idatzi behar dituzula.

 

7. JARDUERA

 

Dagoeneko inprimaki-mota batzuk erabili dituzu eta beraietara ohitu zara. Seguraski, ikastetxean inprimakiak sarritan erabiltzen direla konturatu zara. Honen arabera, bi lan ezberdin eskainiko dizugu horietako bat aukeratzeko.

Lehenengoan, ikastetxeko matrikulan zure ustez komenigarri diren aldaketak egin behar dituzu. Hona hemen, horretarako eman ditzakezun pausoak:

*   Beha itzazu arretaz eskatzen diren datuak.

*   Alderatu hauek eta landu dituzun inprimakietan agertutakoak.

*   Zure ustez falta diren datuak gehitu eta kendu garrantzirik gabekoak direnak, eskatzen den informazioak zerbaitetarako balio behar duela kontuan hartuz. Datuei eta dagokien erabilerari buruzko informazioa behar baduzu, galde ezazu Idazkaritzan edota Ikastetxeko Zuzendari edo Idazkariari. Era berean, inkesta bat presta dezakezu informazioa lortzearren.

*   Multzokatu antzeko datuak atal ezberdinetan.

*   Diseina ezazu datuen kokapenaren modua, formularioaren hartzaileek inprimakiak betetzerakoan zalantzarik ez izateko. Beharrezkoa bada idatz itzazu zenbait jarraibide.

*   Zure lana bukatutzat eman aurretik, eman iezaiezu zure ikaskideei, beraiek konpli dezaten. Aldi berean, beha ezazu non dituzten zailtasunak eta zergatik. Eska iezaiezu beren iritzia, onar itzazu balizko kritikak eta hauek kontuan hartu zure lana hobetzeko.

Hurrengo orrialdean, zure ikastetxeko inprimakiez gain, zenbait testu aurkituko dituzu. Handik ere, atera ditzakezu ideiak.

Bigarren lana hauxe izango litzateke: Ikastetxeko liburutegiari dagokion mailegu / itzultze-inprimakia diseinatzea. Seguraski eredu bat aurkituko duzu ikastetxean, baina ziur ere berri bat ekoiz dezakezula.

 

10. TESTUA

 

 


 


11. TESTUA

 


 


12. TESTUA

 


 

 


13. TESTUA

 


 

 


Sekuentzia hau burutzeko Postetxean erabiltzen diren testuak landuko dituzue, gutunak ziurtatu, posta-igorpenak bidali edota ordaintzeko aginduak egin behar izango baitituzue, salgai jarriko dituzuen produktuak zeuek erosteko.

Era berean, gogoan izan, hiztegian begiratu ondoren, ezagutzen ez duzun lexikoa bildu behar duzula, baita inprimaki guztietan aplika daitezkeen arauak edo argibideak ere.

 

 

8. JARDUERA

 

Bete itzazu ondoko inprimaki hauek:

14. TESTUA

 


 

 


15. TESTUA

 



 

 


Lexikoa biltzeko orria.

 

Arauak edo argibideak biltzeko orria.

 

10. JARDUERA

 

Jarduera ezberdinetan zehar bildutako arauak kontuan hartuz, lauko taldeak egin eta ondoko ezaugarri hauek izango dituen testua sortu:

Inprimakiaren definizioa.

Inprimakien ezaugarriak.

Inprimakiak betetzeko arauak.