4 . SEKUENTZIA

 

Bidaiaren antolaketan, orain eskabide bat egin behar duzue Eskola-Kontseiluaren hurrengo bileran zuen ikasketa-bidaia aztergaien artean sartzeko. Aldi berean, Ikastetxeari eta Guraso Elkateari dirulaguntza eskatzeko aprobetxa dezakezue.

1. JARDUERA

 

Irakur ezazu arretaz ondoko testu hau:


1. TESTUA

Aitor Alfergorri

Jabeen komunitate-presidentea

Errekagane 1

48001 Bilbo

 

JABEEN  KOMUNITATEA BILTZEKO ESKABIDEA

 

Presidente jauna:

 

Erkidego honetako azken solairuko auzoa naizen aldetik, zuregana jotzen dut  komunitatearen bilera baterako deialdia eskatzeko.

Orain dela hilabete asko, hamabost bat edo, eraikinean fatxadako obrak bukatu ziren, nire oroimena lizundurik ez badabil. Jakin badakizu teilatua ez zela ikutu, konpontzeko behintzat. Langileek, ordea, goian ibili behar izan zuten, liztor-habia batekin topo egin baitzuten. Hauxe izan zen, auzo batzuen ustez, teilatuan zenbait akats agertzearen arrazoia. Eta hauxe da, hain zuzen ere, beti auzo horien iritziz, ordutik nire etxebizitzan gozatzen dudan hezetasunaren zergatia, hots, nire itogin galanten iturburua.

Honen ondorioz, eta pazientzia sendotzeko hitz eder asko entzun ondoren, ahalik eta lasterren jabeen erkidegoaren bilera baterako deialdia eskatzen dizut arazo heze hau konpondu ahal izateko.

Nire eskaera beteko duzulakoan, aurrez aldetik eskertzen dizut.

 

Bilbo, 1998ko ekainaren 22a

 

Tello Hezea

Errekagane nº1- Ático

48001 Bilbao

 

Bete ezazu hurrengo eskema, marjinan era desordenatu batean agertzen diren errotuluak erabiliz:

 

TOKI-EGUNAK

 

AZALPENA

 

HARTZAILEAREN DATUAK

SARRERA

 

SINADURA

 

IGORLEAREN DATUAK

AMAIERAKO AGURRA

ESKAERA

 

IZENBURUA

 

SARRERAKO AGURRA

 

 

 

 

 

 

 

 

 


2. JARDUERA

 

Zein da Tellok daukan arazoa? Zerk bultzatzen du eskabide hau idaztera? Laburbildu arrazoia lerro batean:

 


 

 


Egin ezazu zerrenda bat Tellok daukan arazoarekiko zerikusia duten hitzak adieraziz:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zerk elkartzen ditu hitz hauek?

 


 

 


3. JARDUERA

 

Tello haserre dagoela esango zenuke? Arrazoitu zure erantzuna, testuko adibideak adieraziz.

 


 

 


Nola izendatuko zenuke erabiltzen duen estiloa edo hizkera?

 


 

 


Behatu eta aztertu letra etzanetan dauden hitzak. Zergatik agertzen dira horrela? Adierazgarriak iruditzen zaizkizu? Zergatik?

 

 


 

 


4. JARDUERA

 

Zure mahaikidearekin testu formal bihur ezazu Telloren idazkia, ironia baztertuz

 

 


.

 


5. JARDUERA

 

Erantzun iezaiezu hurrengo galderei ekoiztuko duzuen idazkia prestatzeko:

Tellok erabilitako hizkera berberaz baliatuko zinateke Ikastetxeko zuzendiriari eskatzeko Eskola-Kontseiluaren hurrengo bileran zuen ikasketa-bidaia aztergaietan sartzea?

Zein hizkera-mota adierazi behar du zuen eskabideak?

Zein helburu lortu nahi duzue?

Zein da aditzera eman nahi duzuen ideia nagusia?

Erantzunak hartu eta, egin ezazu gidoia.

 

 


 

 


6. JARDUERA

 

Idatz ezazu eskabidea eta emaiozu mahakideari hobe daitezkeen egiturak seinala ditzan. Era berean, zu zeu saiatuko zara ikaskidearen testua hobetzen. Testuaren hobekuntza burutzeko kontuan har ditzakezue ondoko irizpide hauek:

Tratamendua egokia  al da?

Nahi zenuten helburua lortzen da idazki honen bidez? (Informatzea, eskatzea...)

Ideia nagusia era argi eta zehatzean adierazita dago?

Bigarren mailako ideiarik ba al du testuak ideia nagusiaren ulermena errazteko?

Egokia da erabilitako lexikoa?

Ortografia zuzena al da?

Ondoko egitura hau badauka idazkiak: goi-burua, muina eta amaierako agurra? ( 3. JARDUERAko eskema kontuan har ezazu).

 

 


 

 


7. JARDUERA

 

Zure ikaskidearen ekarpenak kontuan hartu eta, egin ezazu berriro idazkia

 

 


.

 

 


Ikastetxeko zuzendariak zuen eskakizuna onartua izan dela erantzun dizue. Beraz, Eskola-Kontseiluan egingo duzuen azalpena prestatzen hasi behar duzue.

 

8. JARDUERA

 

EDONOLA AHOSKATZEAIrakur itzazu arretaz ahozko azalpena garatzeko hurrengo gomendioak:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


ENTZULEEN INTERESA GALTZEA

 

 

 

 

 

 

Hauen artean aukera itzazu egokiak eta desegokiak direnak, eta ipin itzazu dagozkien zutabeetan. Horretarako zure ikaskidearekin ados jar zaitezke.

 

EGOKIAK

DESEGOKIAK

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bestelako gomendiorik bururatzen al zaizue?

 

 


 

 

 


Bateratze-lana egin ezazue eta aukeratu gomendiorik egokienak.

 

 


 

 

 


9. JARDUERA

 

Aurkezten dizkizugun adjektiboen artean aukera itzazu zure ustez egokienak direnak ahozko INTERESGARRIALUZEAazalpenerako, aurreko JARDUERAN atera dituzuen ondorioak kontuan hartuz.

ARGIA
ERAKARGARRIA
IRONIKOA
ZEHATZA
 

 

 

 

 

 

 

 


Hauen artean aukera itzazu egokiak eta desegokiak direnak, eta ipin itzazu dagozkien zutabeetan. Horretarako zure ikaskidearekin ados jar zaitezke.

 

EGOKIAK

DESEGOKIAK

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Lauko taldeetan