5. SEKUENTZIA
Diru-sarrera berriak lortzeko asmoz, polboroiak, girotzaileak eta turroia saltzea erabaki duzue.
Arazo bat konpondu behar dugun bakoitzean eman beharreko urratsak planifikatzera behartuta gaude. Aurreko sekuentzietan idazki-mota bat planifikatu behar izan duzu, baita erabakiak hartu eta gauzatu ere, hau da, arazoaren soluziobidea den testua ekoiztu duzu.
Orain, lauko taldeetan, pentsa ezazue nola garatu jarduera hau. Halaber, planifikatu eta sortu ere prozesuaren eskema, burutu beharreko ekintzak adieraziz

:
Jar ezazue zuek egindako eskema jarraian daukazuenaren aldean:
|
ORDENA |
JARDUERA |
NON? NOLA? ZERTARAKO?
ZERGATIK?... |
|
1 |
Informazioa bilatzea |
Prentsako iragarkietan. Ezagunei, lagunei... galdetuz. Erakundeetan: Merkataritza-Ganbaran, Enpresa-Organizazioetan... Etab. |
|
2 |
Informazioa ordenatzea eta sailkatzea |
|
|
3 |
Enpresak aukeratzea |
Aldez aurretik ezarritako irizpideak erabiltzea. |
|
4 |
Aukeratutako enpresei informazioa eskatzea |
Gutun, fax, telefono edo posta elektronikoaren bidez, prezioak,
produktuaren ezaugarriak, ordainketa-modua... eskatzeko. |
|
5 |
Informazioa ordenatzea eta sailkatzea |
|
|
6 |
Egokiena den eskaintza aukeratzea |
Aldez aurretik ezarritako irizpideak erabiltzea. |
|
7 |
Produktua eskatzen da |
Idazki baten bidez entregatze baldintzak,
ordainketa-modua...hitzartuz |
|
8 |
Produktua jasotzea |
|
|
9 |
Produktua ordaintzea |
Ordainketa bidaltzea, txeke, posta-igorpen eta abarren bidez |
|
10 |
Produktua saltzea |
|
Erkatu prozesu hau orain arte ahoz zein idatzizko testu bat sortzeko erabili dituzunekin. Zein jarduera errepikatzen dira?
Une honetan interesatzen zaizkizuen produktuak merkaturatzen dituzten enpresak aukeratu dituzue eta produktuei buruzko informazio zehatza eskatu behar duzue. Horretarako merkataritza gutun bat idatziko duzue.
Inoiz idatzi duzu gutun bat? Askotan, gutxitan, sarritan?

Nori idazten diozu normalean edo nori bidali diozu noizbait gutun bat? Zein izan da helburua?

Ondoren bi gutun dituzu. Irakurri arretaz eta erantzun geroago aurkituko dituzun galderei.
1. TESTUA

Christine
Nöstlinger, SUSI MAITEA, PAUL MAITEA, 1986
2.
TESTUA
|
|
|||||||
|
KIROLDENDAK |
|
|
ENPARANTZA BERRIA 5 Posta-kutxa 245 Bilbo (Bizkaia) Tlf: 944658932 Faxa: 944658933 |
||||
|
TXANDALSTIT S.A. (Amaia Gezirraitz
anderearentzat) Barrenkale Zumardia, 3 48894 Santurtzi Bizkaia |
|
|
|
|
|
||
|
|
|
|
|
|
|||
|
|
|
|
|
Bilbon, 1998ko maiatzaren 19an |
|
||
|
Gure erreferentzia: TR / ML 211 Gaia: Informazio-eskaera |
|
|
|
|
|
||
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Andre agurgarria: |
|
|
|
|
|
|
|
|
Egunkariaren bidez zuen produktuen berri izan dugu eta honako hau adierazi nahi diezuegu: Zuen txandal eta elastiko berriei buruzko informazio zehatza jaso nahi genuke, zeren eta plazaratu berri duzuen inprimatzeko sistema berezia guztiz aproposa iruditzen baitzaigu gure saltokietan merkaturatzeko. Prezioak, neurriak, koloreak eta bestelako ezaugarrien berri ematen duten katalogoak bidaltzea eskertuko genizueke. |
||||||
|
|
|||||||
|
|
Aldez aurretik eskerrak emanez, eta zuen berri laster izango duzuelakoan agurtzen zaituztegu. |
||||||
|
|
Adeitasunez, |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Izpta: Marisol Eguzkizoro |
|
||
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
||
|
|
|
|
|
Merkataritza Saila |
|
||
Marka itzazu gurutze batez zure ustez testu bakoitzak daukan ezaugarriak:
|
EZAUGARRIAK |
1. Testua |
2. Testua |
|
Harreman hurbilak edo konfidantzazkoak nabaritzen dira gutunaren
egile eta hartzailaren artean. |
q |
q |
|
Idazten duenak uste du edo badaki gutunaren hartzaileak gaiari
buruzko zerbait ezagutzen duela. |
q |
q |
|
Idazle eta irakurlearen artean era inplizituan nahiz esplizituan
"elkarrizketa" ezartzen da. |
q |
q |
|
Data ezarrita dago. |
q |
q |
|
Postdata agertzen da. |
q |
q |
|
Adeitasunezko esaerak erabiltzen dira. |
q |
q |
|
Sentimendu pertsonalak
adierazten ditu. |
q |
q |
|
Hartzailearen erantzuna lortu nahi du. |
q |
q |
|
Gutunaren ideiak ongi
ordenaturik daude. |
q |
q |
|
Aldez aurretik ezarritako eskemari jarraitzen diote. |
q |
q |
Gutun guztiek aurretiko eskema daukate, hots, egitura berbera dute, nahiz eta mota ezberdinekoak izan edo helburu diferenteak eduki. Horrelaxe gertatzen da oraintxe irakurri dituzun gutunetan. Hiru zatitan egitaraturik daude: goiburukoa edo hasierako agurra, gorputza edo muina eta amaierako agurra edo oina.
.
Egin ezazu eskema bat , merkataritza-gutunaren egitura eta honen zatien osagaiak adieraziz. Elementu bakoitzaren izena ezagutzen ez baduzu, marraz ezazu lauki bat eta dagokion izena geroago ezarriko duzu.
MERKATARITZA-GUTUNAREN EGITURA

Behatu irakurri duzun merkataritza-gutunaren egitura, arreta ipini osagaien izenetan eta alda edo osa ezazu zure eskema.
|
Idazpurua: Enpresaren izena edota logotipoa. |