6. SEKUENTZIA
Ikasketa bidaia ordaintzeko moda-desfile bat egitea
erabaki duzue. Hau burutu ahal izateko zera pentsatu duzue: Udalak Antzokia
uztea, herriko dendariek desfilerako jantziak ematea, eta Aurrezki Kutxak
iragarki-hormairudia finantziatzea.
Udalari Antzokia eskatzen hasiko gara. Hau guztia zuen
herriko Alkateari eskatu beharko diozue eskari baten bidez..
Ahalengindu hurrengo galderei erantzuten:
Eskaririk idatzi duzu inoiz?, horrelako idazki bat bete
duen inor ezagutzen al duzu?, zein izan da egin duzun eskariaren helburua?, edo
zertarako uste duzu konplitzen direla eskariak?, badakizu norekin komunikatu
behar da eskarien bidez?

Eskarietan
adeitasun-arauak erabiltzen dira, baita protokolozko agurrak ere, hauetariko
baten bat ezagutzen duzu? Honela ez
bada, pentsa ezazu eskarietan ager daitekeen zenbaitetan.

Formularioak eta merkataritza-gutunak ikasi dituzu. Honek
antzarik ba al dute eskariek? Baten bat adieraz zenezake eta honen arrazoiak
eman?

Egiaztatu orain hurrengo testuan:
TEXTO 1

Testu hau irakurri ondoren arrazoi gehiago egongo
lirateke, zure ustez, eskaria, formularioa eta merkataritza-gutunaren arteko
idazkia dela esateko? Adierazi eta azaldu ere aurkitzen dituzun ezberdintasunak:

Irakur ezazu arretaz ondoko testu hau:
2. TESTUA
Ander Arana Etxezarreta
HAEEko zuzendaria
HAEE
Adriano VI kalea 20, 7. A
AZTERKETA EGUNA ALDATZEKO ESKABIDEA
Nik, Amaia Agirre
Sarriegik, Legazpin, Pablo Gorosabel kaleko 20, 2. ezkerrean bizi eta ENA zk.
18.977.653 dudanak, honako hau AZALTZEN
DIZUT:
Herri Arduralaritzaren
Euskal Erakundeko zuzendariaren 1995eko azaroaren 15eko erabakiz, hizkuntz
eskakizunak egiaztatzeko azterketetarako deia egin zen. Bigarren hizkuntz
eskakizuneko azterketan parte hartzeko eskabidea aurkeztu nuen eta azterketa
hori egiteko onartu naute. Hala ere, lehenengo hizkuntz eskakizuna oraindik
egiaztatu ez dudanez, egokiago iruditu zait aurrena lehenengo hizkuntz
eskakizuneko azterketara aurkeztea.
Hori dela eta, honako hau ESKATZEN
DIZUT
Bigarren hizkuntz
eskakizuneko azterketarako baimena eman beharrean, martxoaren 8an lehen
hizkuntz eskakizunekora joateko baimena emateko.
Legazpi, 1997ko
otsailaren 17a
![]()
Amaia Agirre Sarriegi
Legazpiko Udaleko teknikaria
Oraintxe irakurri duzun testua eskaria da. Ziur bere
egituraz ohartu zarela. Hau adierazteko, egin ezazu eskema bat.

Zure eskema eta ondoko hau bat datoz? Erkatu biak . Zein
izen jarriko zenioke lauki bakoitzari? Zein datu edo elementu dauka bakoitzak?

![]()

AZALTZEN
DIZUT:

ESKATZEN
DIZUT:

![]()
![]()
3. JARDUERA
Orain arte, lehenengoz gidoia sortu eta ondoren testua
ekoiztu egin duzu. Idazki hau kontuan hartu eta, ondorioztatu Amaiak egin duen
eskema eskaria idatzi baino lehen.

Irakur ezazu arretaz eskari baten ondoko zirriborro hau:
3. TESTUA
Nork
Izen-abizenak:
Peio Lasa Gonzalez
E.N.A.: 14542547
Helbidea:
Amesti kalea 27, 3. Ezk.
48940 Getxo
Azalpena
Zirkulazioko
udal-zerga ordaintzeko jakinarazpena heldu zait.
Ibilgailuaren
matrikula BI - 5567 - BH da.
Nirea
izan zen.
Orain
dela 3 urte saldu nuen.
Urtero
gauza bera egiten didate udalekoek.
Une
hartan tanferntzi transferentzi agiria bete nuen
Eskaera
Zorra
kentzea.
Ibilgailu-jabeen zerrenda zuzentzea behin-betiko.
Nori?
Getxoko Alkate Jaunari
Zirriborro
hau erabili eta, Peioren eskaria idatz ezazu.

Hurrengo testuan zer den eskaria azaltzen da, baina bertan
zenbait hitz ez dira agertzen. Bete itzazu hutsuneak azpialdean dituzun hitzak erabiliz.
4. TESTUA
Administrazio publikoak dituen testuen artean ________ da
funtsezkoenetariko bat. Edozein _____________ lortzeko helburuz egiten den
_______________ da: ikastetxe batean edo lanpostu batean onartua izateko, e.a.
Eskema ________ eta _______________ dauka. Honela lan burokratikoa ____________
da eta bere ___ ________________ mantentzen du. Beraz, eskariak egitura _________ du.
Eskariak ondoko
estruktura hau du:
_____________
datuak. Zehaztasun identifikagarriak eman behar dira: izena eta abizenak,
E.N.A. zenbakia, lanbidea eta helbidea.
Eskaria aurkezteko
__________ ____________
ordenatua.
Ondoren, eskaera bera; hau da, idazkiaren ____________ .
Bai atal hau bai aurrekoa _____________________ dira testu osoaren barnean;
horregatik hasieran honako espresio hauek agertuko dira: AZALTZEN, ESKATZEN EDO
ERREGUTZEN DIZUT.
Adeitasun ____________ , ______________ agurrek
___________ ematen diote eskariari..
Tokia, data eta _____________ sinadura.
![]()
Azkenik adierazi behar da zein _____________ zuzentzen zaion eskaria, baina hau
aurreko ataletik aldendurik idazten da
era normalean ___________ ______.
